XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neskak ezin eutsi zion farrari.

Izan ere, bion artean dantzaldia zeharo nahaspilatzen baikenuen.

Mary-k ezin dantzarik egin zuen farrez; nik, astunki saltoka, hartza zuri batek hormatartean ohi duen liraintasunez egiten nuen.

Kenobeba eta Agapito-ren aldean, hain serios eta zintzo ari baitziren, Euskalerriko tradizino maitagarriak zartakoz jotzen ari ginela aitortu behar.

Gauza jakina da, tradizino horien artean, erlisinoa eta dantza direla nagusienak.

Horregatik esan zuen Voltaire-k, hizpidez, Euskalerria Pirineo-ko tontorretan dantzan ari den herri txipi bat dela.

Jauzika eta ikotika Saltoka eta brinkoka ibili ondoren, etxerako bidea hartu genuen.

Neska koskorrak eta mutil koskorrak zarataka zihoazen eta neska gazteak eta mutil gazteak kantari.

Illuntzen hasi orduko berriz ere Luzaro-n ginen, herriko plazan dantzari.

Dantzaldi bakoitzaren ondoren, neure ohoregarri eta Mary-ren farregarri, Zumardi-tik itzulinguru bat egiten genuen.

Hamarretan arratsaldeko mendi jipoia eta hiriko musika-bandak eta txistulariek jo zituzten habanerak eta ttun-ttun hotsak gutxietsirik, sutargiak Suzko erruedak (=fuegos artificiales) izan ziren, gaztetxo jendearen eta arrantzaleen gozagarri batez ere.

Kenobeba-k bere haurtalde guztia ahaide bati leporatu zion; Kaxilda-k, bere mutikoa, hots, inoizko antropologaria, etxean utzi zuen, eta gero, Kenobeba Agapito-rekin, Kaxilda, Mary eta ni Uhin-urrategira joan ginen azken pasealdi bat egitera.

Hauxe baita Luzaro-ko ohitura zaharra.